jueves, 31 de enero de 2013

Topiaria Artea


Definizio:
Topiaria artea lorazaintzaren praktika bat da, landareei forma artistikoak ematea da, ebakina inausketarako artazien bidez egiten. Landare batzuei forma emateko aukerak ia ia mugagabekoak dira.
 Inausketa artistikoa gure zibilizazio bezain zaharra da eta erromatar garaitik dator. Bere izena, latinez “topiarius” hitzatik dator, lorazain-paisajista apaingarri, “topia” edo lekuen sortzaile, hitz greko bat, erromatarrek freskoan margoztutako barruko paisaietan ere erabili zutela.


Beren jatorria erromatar lorezaintzatik dator, han erromatar villaren jabeak haien lorategietatik ibiltzen ziren, zuhaixketan zizelatua irudien artean, eta Errenazimentu Italiarra bitartean jarraituko du. XV.mendean, Italia, Europar errenazentismoaren jaioterria bihurtzen da. Haien artistek iraganera begiratzen dute eta kultura klasikoan iradokitzen dira beren kreazioak garatzeko. Lorazainak aldaketa honen gainean daude eta lorategi antolatuak berriro modan ipintzen dituzte, pasabideekin eta ondo markatutako irudiekin, arku handiak eta bolumen geometrikoak lehenago inoiz ez ikusita.


Toscanean lorategi ugari daude, non berro ebakituak apainketa moduan erabiltzen diren; Florenciatik hurbil, Villa Capponi (Arcetri), Villa Marlia (Capannori), Villa Corsi Salviati (Sesto-Fiorentino),…
Frantzia eta Ingalaterra ere, Errenazimentuan arte honetako bi erakusle  handiak izan ziren. Ingalaterran ,Cleeve Prior Manor lorategiak (Evesham), Rous-Lench Court lorategiak (Worcestershire), Levens Hall parkea(Westmorland), Compton Wynyates parkea(Warwickshire) eta beste batzuk nabarmenak dira. Lorategi geometrikoek beren puntu nagusiena André Le Notrearekin  hartzen dute, Versalles lorategietako diseinugile 1662an. Berak, landareei, ( bereziki, bojari), koniko eta piramidal irudiak ematen dizkie.
Noblezia villa eta jauregietako lorategietan festa handiak antolatzen hasi zen, horregatik, lorategietako itxura asko zaintzen zuten. Burgesiaren gogokoen joko bat ezkutaketan jokatzea izan zen, izugarrizko berroetan labirinto tailatuen artean.
Espainan, garai honetan, Duques de Alba jauregiko lorategia izan zen Errenazimentuaren adibide hoberenetariko bat, topiario estiloarekin, Italiako diseinuan oinarrituta. XVIII mendean, Errege Jauregiko lorategiek errelebua hartzen dute, Felipe V. aginduarekin sortuta, eta, oraindik, gaur egun, beren labirintoak eta nekostak, errektangular irudiekin, bikain mantentzen dituzte.
Lanak:
Ornamental inausketa edo topiaria zuhaixka edo zuhaitza forma puntual batekin sortzea eta mantentzea izaten da, jarritako soslaia garaitzen duten ernamuinak erregularki ebakitzen.
Ohizkoa da malgukiren bat eta egitura metalikoak erabiltzea hazkundea gidatzeko, gero, molde bat izango balitz bezala, landarea inausten uzteko. Estruktura hori sortu ondoren, itxaron berharko dugu landarea nahiko hazi arte nahi ditugun formak emateko, beste modu batean ezin izango genuela lortu.
Partikular lorategietan oso deigarriak dira, fokal puntu bakar bezalakoak, begiradak bizkor erakartzen dituztenak. Hobeto geratzen diren lekuak formal lorategiak dira, baina, egoera gehienetan, ondo geratzen dira toki bateko gainaren elementu bezala.
Desabantairik handiena beste landareak baino lan gehiago ematen dutela da, inausketa erregular bat behar dutelako. Gauza da ederto soslaiatuta mantentzen direla edo hobeto topiaria ez egitea, arduragabekeria asko nabaritzen baita.
Ohiko espezieak
Topiario artea normalean hosto iraunkorreko zuhaitzetan eta zuhaixketan egiten da. Orokorrean, hazkunde trinko bat duten espeziek bilatzen dira, eta hosto txikikoak ere.
Zuhaitzak:
Ligustrum (Ligustrum japonicum), Xarma (Carpinus betulus), Cipresa (Cupressus sempervirens), Ficus benjamina (Ficus benjamina), Ficus nitida (Ficus microphylla=Ficus nitida), Ereinotz (Laurus nobilis), Leilandi (x Cupressocyparis leylandii), Hagina (Taxus baccata),…
Zuhaixkak:
Gorosti (Ilex aquifolium), Ligustrum (Ligustrum ovalifolium, Ligustrum jonandrum), Ezpela (Buxus sempervirens), Basaerramu (Euonymus japonicus), Huntza (Hedera helix), Ereinotz (Laurus nobilis), Atxapar  (Lonicera nitida), Elorri zuri (Crataegus monogyna), Arrayana (Myrtus communis), Pitosporo (Pittosporum tobira), Hagina (Taxus baccata), Teucrio (Teucrium fruticans),…
Burutzapen
Lorezaintza zentroetan edo mintegietan, kono, esfera, obelisko,...formak dituzten landareak erosi ahal dira, baina gu geuk egitea ere posiblea da, zuhaixka “normal” bat erosten eta zerotik gidatzen.
Topiario lorategietako zaintzak lorategi arrunta baino zerbait zorrotzagoak dira. Figura desberdinetako formak mantentzeko, inausketa ugari egitea beharrezkoa da. Ernamuinak hazteko, gehienez, 15 cm-ko neurria hartu ahal dugu erreferentzi moduan, horrez gero, topiarioaren itxura bistarako errakargarri izatea uzten baitu. Xehetasun hauek ezagutzen, beharbada, momentu ona izango da planteatzeko ea merezi duen ala ez, gure lorategian hainbeste historia duen arte honekin gozatzea.
Normalean, nahiko pazientzia euki behar da, indartzeko zenbait urte behar duen prozesua delako.  
Artaziekin praktika asko daukan lorazain batek, zutoin gabe moztu ahal du, bai formazioa, bai mantenimendu ebakiak, baina komenigarria da egurra, burdina edo alanbrezko armazoiak, sokak eta oholak erabiltzea. Adarrei helbide egokia emateko alanbreak erabiltzen dira.
Landatu dugun urtetik eta hurrengo bi edo hiru urteetan adarren puntak moztea komenigarria da, kimu ugari eragintzeko. Zenbat eta kimu gehiago eduki topiaria politagoa eta dentsoagoa izango da.
Zuhaixkak, gehienetan, gainaldetik gehiago hazi ohi dira orpoaren kalterako. Hau hasieratik ez badugu kontutan hartzen, fenomeno hau ozta-ozta berreskuragarria da. Inausi zorrotzagoa eta gainaldeko adarkiak behekoak baino ardura gehiagorekin zaindu egin beharko dugu. Inausketa, zuloak egiten saihesten eta kontuz egin behar dugu, landarea gehiegi inausi gabe.
Fantasiako formak, adibidez, animaliak, irudi guztia estaltzen duen burdinezko malla armazoi batekin egiten dira. Landeretzaz beteta dagoenean, aipatutako armazoitik  irtetzen den guztia moztu ahal da, arazo barik.
Mantenimendua, profiletik 15 cm baino gehiago irtetzen diren kimuak ez uztean oinarritzen da. Hau da gomendagarria.
Zuzen formak, adibidez, piramideak, kordel teinkatuen laguntzarekin edo egurrezko listoi marko batekin inausten dira. Markoa landarearen inguruan buelta eman beharko duzu eta gailendu dena inausten zoaz..
Ebakitzeko maiztasuna, aukeratutako landare espezien hazkunde abiaduraren mempean egongo da. Adibidez, Haginak edo Ezpelak hazkunde oso motela dute eta klima eta hazteko baldintzen arabera; urtero, ebakin bat edo bi nahiko izaten. Hazkunde bizkorren beste espeziek,ia ia ebakin bat hilabetero behar dute, neguan izan ezik.
Informazio Iturriak: facilísimo.com, wikipedia, infojardin, jardinitis









No hay comentarios:

Publicar un comentario