Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas

domingo, 8 de febrero de 2026

Semillero Homemade

Semillero Homemade

Semillero realizado en madera, intentando reutilizar al máximo la madera disponible; de palets, de proyectos anteriores,...

Añadiendo pequeñas mejoras.



lunes, 14 de septiembre de 2015

Liztor Asiatikoa (Vespa velutina)

Vespa velutina, liztor asiatikoa bezala ezaguna, gure zonaldetik Gipuzkoan 2.010. urtean detektatua izan zen, nahiz eta hilabete batzuk lehenago Iparraldeko erlezainek jasan.

Urtero, hedatzen jarraitzen du, Ipar penintsula, Galizia, Kantabria, Euskal Herria, Aragoi, Katalunya…. kolonizatu ditu jadanik. Adituek ez dute baztertzen etorkizun hurbil batean penintsula guztia hedatzea, nahiz eta espezie hau Iparraldeko klimatologia epelean eta hezean hobeto moldatu.
Harrezkero, agintariak, erlezainak eta erakunde ezberdinak liztor asiatikoen kontra borrokatzen daude, gure erle eztigileentzat harrapari oldarkorra delako.

Liztor asiatikoak Asian dauka jatorria eta 2.004aren amaieran Europan sartu zen, Burdeos portutik zehar, Txinatik inportatuta, buztingintzaz edo egurrez beteta zegoen kontainer batean sartu zela sinesten da. Harrezkero, ardura handitzen joan da.

martes, 7 de abril de 2015

Lorezaintza Ekologikoa

Lorezaintza ekologikoa naturak eskaintzen dituen medioez baliatzen da, prozesu naturalak auto-erregulatzeko. Modu honekin lorezaintza ingurunea errespetatzea bilatzen da. Kimiko produktuen gehiegizko erabilpenagatik sortzen diren arazoak eta gaur egungo gizartea gai ekologikoekin gero eta kontzentziatuagoa dagoela, lorategi ekologikoen eskaeraren gorakada eragin du

Lorezaintza ekologikoaren parametroak betetzeko, eman behar dugun lehenengo pausua da gu kontzienteak izatea lorezaintza honek guri onurak ekarriko dizkigula, eta, gainera, ingurugiroaren zaintzan laguntzen egongo garela.

Horrela, erreza da ulertzea zer den beharrezkoa lorezain ekologikoa izateko.

- Baliabide naturalak aurreztu: Ura alferrik ez galdu.
- Produktu kimikoen erabilpena baztertu, alternatiba ekologikoak bilatzen.
- Gure inguruko flora eta faunari nola lagundu ahal diegun pentsatu.
- Lorategiko hondakinak berrerabili.


lunes, 8 de diciembre de 2014

Landareen Erosketa

Zuhaixken eta zuhaitzen prezioa neurri handian edo txikian aldatu ahal da, tamainuaren menpean, non erosten dugun, landarearen exotismoa, bere iraupenaren arabera (urtekoak, biurtekoak edo bizikorrak).

Eskaintzak bilatzen baditugu prezio interesgarriak lortzea posiblea da, gure hiriko haztegietan edo interneten bidez bilatzen, online haztegietan edo landareak partikularrei erosten ere.
Erosketa partikularrei modurik merkeena da, baina erosi aurretik hobe duzu ongi informatzea eta partikularren fede onean fidatzea.




martes, 25 de noviembre de 2014

Belar Arrotzak Kontrako Borroka

Belar Gaiztoak

Kontzeptu hau honela definitzen du: sastraka, belar arrotza edo nahi ez dugun landarea, soro landu batean edo gizakiaren kontrolpean dauden lorategietan edo nekazal soroetan, basa moduan hazten duen edozein landare espeziari deitzen zaio

“Malherbologia”, belar gaiztoak ikasten dituen zientziari deitzen zaio. Nahiko modernoa da.
Azken aldian, zientzia, paisajistak, eta abar, izaki bizidun batekin txar adjektiboa ez erabiltzea saiatzen ari dira, horregatik, belar hauek, nahi ez ditugun landareak edo arrotzak deitzen dituzte.

Belar arrotzak, baierratzeko bere gaitasun altuagatik, iraunkortasun handiagatik, izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko ahalmenagatik eta oso lehiakor izateagatik karakterizatzen dira. Soro landuen etekina gutxitzen dute eta nekazaritzan interferentziak sortzen dituzte.

lunes, 4 de agosto de 2014

Masusta beltza, marugatze beltza

Izena: Masusta beltza, marugatze beltza

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: Zuhaitz sendoa 10 m-tik 15 m-ra altuerarekin.

Deskripzioa: “Moraceas” familiako zuhaitz bat da, hego-mendebaldetik jatorrizkoa, hainbeste denbora luzean landatua izan denez, zaila da bere natural maila ezagutzea.
Haziera azkarreko zuhaitza da.


viernes, 20 de junio de 2014

Lorategiko zintarria (FRESKAGARRIEN LATEKIN)

Gaur egungo gizartean, RRR helburuak (murriztu, berrerabili eta birziklatu) betetzeko edozein ahalegina laudagarri da, eta, gehiago, gaurko krisis inguruan, non, etxeko-ekonomiak gastuak murrizten saiatzen ari dira hilabete bukaerara heltzeko.

Hori kontutan hartuta, momentu ona da gure argitasuna bultzatzeko, ideia berriak bilatzen gure beharrak konpontzeko, eta hau berrerabilitako materialekin egiten badugu askoz hobe.




lunes, 14 de abril de 2014

Aloe Vera, Belarmintza

Izena: Belarmintz.

Latin izena: Aloe vera, Aloe barbadensis

Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: 50 cm-ko altuera gainditu ahal du.

Deskribapena: Landare hau jatorriz Afrikako Ekialdekoa eta Hegoaldekoa da. 250 barietate baino gehiago ezagutzen dira. Batzuk, “Aloe Vera”ren oso antzekoak dira, baina, bakarrik “Aloe Vera”k eta beste lau-bost barietatek ezaugarri  terapeutikoak dauzkate.

Aloe motatako espezieak ia beti zurezkoak dira , baina hosto luzeekin, gutxigorabehera triangularrak, handiak eta mamitsuak, arrosetoi handietan prestatuak eta ertz lauekin, edo, ere, puntazorrotz hortzekin.

sábado, 15 de febrero de 2014

Thuja Plicata, Tuia

Izena: Thuja plicata, Tuia erraldoia edo Zedro gorria

Latin izena: Thuja plicata

Hostoak: Hosto iraunkorrak ditu

Helduen tamainua: 30m

Deskribapena: Thuja, Ipar Amerikatik baso-zuhaitz garrantsitsuenaetariko bat da, bereziki mendebaldean.

Haziera bizkorreko zuhaitz bat da, piramidal formarekin, azalak marroi gorrizko kolorea dauka eta enborratik zatika erortzen da.


martes, 28 de enero de 2014

Bide Berri bat lorategian

Hitzaurre:

Lan honetan, bezeroak arropa-esekitokia edertzeko proiektu berri bat eskatu zigun, diseinu bat erreza, funtzionala eta ez oso garestia.

Esekitokiraino bide zolatu bat egitea erabiki zen, gure gunean, urtean zehar,  euri ugariak daudelako eta, batzuetan, beharrezkoa egiten zen katiuska botekin lokaztu lurretik ibiltzea, pixka bat ezeroso izaten.



domingo, 10 de noviembre de 2013

Gaueko Dama, Cestrum Nocturnum

Izena: Gaueko dama, Gaueko galan, Cestro, Zorrillo.

Latin izena: Cestrum Nocturnum

Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaixka da, bere hostoak mantentzen ditu, nahiz eta neguan batzuk galdu. Izotzekin kontuz ibili behar dugu, zuhaixkari arazoak ekarri ahal dizkiotelako, bere hiltzea eragiten.

Helduen altuera: Bere tamainua 1,5 eta 4 metro artean ibiltzen da.


domingo, 15 de septiembre de 2013

Konposta: Egiteko Modua

1. Zer da konposta?

Konposta, Lur planetan bizitza dagoenetik egon da, edozein izaki biziduna hiltzerakoan lurrean uzten bada forma aerobikoarekin (oxigenoren bitartez) ustelduko da. Bakteriak eta beste mikroorganismoak ustelketaren egile eragingarriak dira. Makroskopiko mailan lur-zizareak, inurriak, marraskiloak, bareak, milazangoak, kukurutxek, etabar daude, materia organikoa konsumitzen eta degradatzen dituztenek.
Errautsak, tea edo kafeko hondarrak, infusioak paperarekin barne, arrautzeko azala, fruitak, barazkiak, kolore gabeko aldizkariak, ileak (tintatu gabe), etabar.

Konposta egitea, gure konpostadorak husteko orduetan halako adorea eskatzen duen jarduera da, baina, ezkertzekoa da zure lorategiko lurraren egitura nola doan hobetzen begiratzea. Jarduera ekologikoa da, gure etxeetan egiten dugun hondakin zati bat birziklatzen duzulako, horretaz aparte, zarama balioztatzen duzu, bestela, hondakindegietara, erraustegietara, etabar  joango lirateke, zaborra balioztatzeko iraunkor gutxiko sistemak.

domingo, 4 de agosto de 2013

Kiwi, Actinidia

Izena: Kiwi, Actinidia

Latin izena: Actinidia chinensis, Actinidia deliciosa

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaitza.

Helduen tamainua: 9 metro luzeraino heldu ahal dela zurezko gorakari sendoa da, kiwi fruta ematen du; fruta-ekoizpenerako zurkaizte eta zutoin sistemak erabiltzen baditugu, zuhaixka itxura hartzen du.

Deskribapena: Landare gorakari honen jatorria Himalayako maldak dira, Txinako hegoaldean, 1904-ean Nueva Zelandan sartuta eta, hortik aurrera, herrialde epel askotan hazita, beren fruitua jangarriagatik.

miércoles, 31 de julio de 2013

Likidambar

Izena: Likidambar

Latin izena: Liquidambar

Barietateak: Liquidambar changii, Liquidambar formosana, Liquidambar orientales, Liquidambar styraciflua (Burgundy, Aurea, Festival, Rotundifolia, Worplesdon)

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: Zuhaitz 25-tik 30-ra m garaikoa izan daiteke 40 m ere

Deskripzioa: Zuhaitz handia eta konikoa da, Arce batekin nahasi ahal da, udazkenean zuhaitz gutxiek izaten dira hain ikusgarri Liquidambar bezala, espezie hau jatorriz ekialdetik iparamerikakoa da, gaur  parketan, lorategietan eta kalean bere edertasuna erakusten du.

Hosto lobulatuak 3-tik 7-ra lobulu edo puntekin, normalean 5-ekin, lauskitzerakoan baltsamo usaina dauka. Hostoak leunak dira berde distirekin udazkenean gorriak bihurtzen.


martes, 9 de abril de 2013

Aranondoa


Izena: Aranondoa

Latin izena: Prunus domestica

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaitza.

Helduen tamainua: Zuhaitza 10 m garaikoa izan daiteke. Adaburu zabala eta irregularra du.

Deskripzioa: “Prunus” terminoa latinetik dator, eta generoaren izena da; “domestica”  terminoak etxekoa esan nahi du. Rosaceae familiako fruta arbola da, Europa eta Asiatik jatorrizkoa da, duela bi mila urte baino gehiago Mediterraneo itsasoa eta Beltza itsasoa inguratzen dituzten herrialdeetan erein zutena, zehazki Kaukasoan, Anatolian eta Persian.
Zurtoina zuzena eta estua da eta azala leuna eta marroia. Kimu gazteak berdeak eta pubeszenteak dira; adar helduak, berriz, arreak eta leunak –arantzatsuak, batzuetan-.
Aranondoak hosto obalatu eta meheki horzdunak ditu.
Loreak goiztiarrak dira, zuri-berdexkak dira eta multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehenago.
Fruitua –drupa erakoa- arana da: biribildua edo luzanga, eta horia, gorria, purpura edo berdea izan daiteke.

jueves, 31 de enero de 2013

Topiaria Artea


Definizio:
Topiaria artea lorazaintzaren praktika bat da, landareei forma artistikoak ematea da, ebakina inausketarako artazien bidez egiten. Landare batzuei forma emateko aukerak ia ia mugagabekoak dira.
 Inausketa artistikoa gure zibilizazio bezain zaharra da eta erromatar garaitik dator. Bere izena, latinez “topiarius” hitzatik dator, lorazain-paisajista apaingarri, “topia” edo lekuen sortzaile, hitz greko bat, erromatarrek freskoan margoztutako barruko paisaietan ere erabili zutela.


Beren jatorria erromatar lorezaintzatik dator, han erromatar villaren jabeak haien lorategietatik ibiltzen ziren, zuhaixketan zizelatua irudien artean, eta Errenazimentu Italiarra bitartean jarraituko du. XV.mendean, Italia, Europar errenazentismoaren jaioterria bihurtzen da. Haien artistek iraganera begiratzen dute eta kultura klasikoan iradokitzen dira beren kreazioak garatzeko. Lorazainak aldaketa honen gainean daude eta lorategi antolatuak berriro modan ipintzen dituzte, pasabideekin eta ondo markatutako irudiekin, arku handiak eta bolumen geometrikoak lehenago inoiz ez ikusita.

martes, 25 de diciembre de 2012

Pazko Lorea, Gabonetako Lorea, Poinsetia


Izena: Pazko lorea, Gabonetako lorea, Poinsettia, Poinsetia

Latin izena: Euphorbia pulcherrima

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: 0,6 eta 3m arteko altuera har dezakeen zuhaixka da,forma laua duten hosto handiekin, berde ilun kolorekoak (7-16cm) eta infloreszentzi hori txikiekin.

Deskripzioa: Ohiz,pastora, pascuero, Gabonetako lorea edo poinsetia, Euphor-
biaceae familiako landare bat da, sorlekua Erta-Amerikan. Lorezaintzan,sarritan, zuhaixka bezala erabiltzen da, baina, batez ere, barruko Gabonateko landare bezala. Neguan loratzen da.
Braktea deigarriak, landereen goiko aldea osatzen dutenak, gorri, arrosa, zuri berdezka edo zuri horizko kolorekoak, askotan, loreekin nahasten dira.

lunes, 17 de diciembre de 2012

Izei Gorria


Izena: Izei gorria

Latin izena: Picea abies

Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaitza.

Helduen tamainua: 50-60 metroraino heltzen da,baina 70 metroko altuera ere har dezake.

Deskripzioa: Nahiz eta izei gorria edo Gabonetako izeia deitu, ez da Abies motatakoa, pinazeas familiako koniferoa baita.
Europa osoko jatorrizkoa da, Ipartar herritik Balkanera, 800 m baino altuera gehiago dituzten basoak osatzen ditu.
Zuhaitz handia da, hostoak berde ilunak eta ernamuinak marroiak ditu.

Udaberrian jaiotzen diren ernamuinak berde-horixka kolorezkoak dira eta bi hilabete irauntzen dute, gero koloreak bat egiten du.
Fruituak pinaburuak dirá, esekiak direla, izeietakoak desberdinak, zuzenak adar gainean hazitzen direla. Itxura  obalatua dute, 10-16 cm arteko luzera. Lehenengoz kolorea berdea da eta gero arrexka.

martes, 11 de diciembre de 2012

Ereinotz


Izena: Ereinotz

Latin izena: Laurus nobilis

Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: Lorategian landatuta, normalean zuhaixka bezala ikusiko dugu, baina urteekin, libre uzten badugu inausketa barik, zuhaitza egiten da, 15 m. altueraraino heltzen dena, edo zuhaixka trinko bat osatu ahal du, bere oinarrian ateratzen diren kimuekin.

Deskribapena: Ereinotz mediterraniar aldeko sorburukoa da, basokoa hazten da leku askotan.
Bere hostaila berde iluna, iraunkorra eta erakargarria, ere bere hostoak eta loreak oso urrintsuak dira. Loreak udaberrian ateratzen dira, horiak, landare emeetan baia beltxak transformatzen dira.
Mediterraniar klimaren kanpo oso hozpera da eta eguzki gogorrak hostoak erre ahal ditu.