Latin izena: Thuja
plicata
Hostoak: Hosto
iraunkorrak ditu
Helduen
tamainua: 30m
Deskribapena: Thuja, Ipar Amerikatik baso-zuhaitz garrantsitsuenaetariko
bat da, bereziki mendebaldean.
Haziera bizkorreko zuhaitz bat da, piramidal formarekin, azalak marroi gorrizko kolorea dauka eta enborratik zatika erortzen da.
Hostoak lauak dira, berde ilun kolore polit batekin, goitik disdiratsuak eta behetik meaztuak. Estutzerakoan edo inausketa momentuan usain berezi bat askatzen du.
Espezie hau
lur mota guztietan moldatzen da, karetsuetan ere.
Zuhaitzak
klima hotzetik epel hezera eusten du, kostaldean. Hotz handiak ondo eusten ditu
eta beroak ere.
Ureztaketa:
Udan,
gazteak direnean, noizbehinka urestatzea beharrezkoa izango da. Zahartu ahala,
gutxiago.
Inausketa:
Konponketak eta
inausketak ondo jasotzen ditu. Bere haziera gehiegizkoa bada, urtean zehar inausketa
bi aldiz egin beharko dugu, udaberrian (Apirila-Maiatza) eta udako amaieran
(Iraila).
Ugalketa:Haziz edo erdi zurezko kimuz egiten da.
Ohar interesgarriak:
Balio apaingarri handia dauka eta oso erabilita
da berroetarako eta pantailetarako.
Berro bikainak egiten ditu ebakiak ondo jasotzen dituelako
eta egur zaharraren gainean oso errez berriz ernetzen du. Berroetarako
landatzen badira, landatu haien artean 60cm uzten eta inguruko lurra belar txar
barik mantendu finkatu arte.
Bere egurra gaztainakara-arrosa kolorekoa da,
hariak erakargarriak, biguna, oso gogorra izarpean eta lurrarekin kontaktuan, lan
egiteko erraza eta oso iraunkor.
Sendalandare bat da.
Thuja zuhaitz hau oso erabilita izan da, EEBB-etan trenbideko
zutoiak eta trabesak iturria da, oholak, taulak, hesiak eta barandak lortzeko.
Tradizionalki, Ipar-Mendebalde itsasaldeko amerikar
indiarrak haien artean “zedro gorriaren indiarrak” deitzen zieten. Beren
“tótem” ospetsuen gainera, zuhaitzatik taulak eta ontzitegiak ateratzen
zituzten, edozein motatako eraikuntzarako
eta tresnetarako. Bere azala ere biltzen eta ehotzen zuten jantziak, sokak eta sareak
egiteko. Kanoak monokasko handiak ere eraikitzen zituzten, enbor itzelak
husten.
“Tilikum” kanoa, Thujaren enbor bat, XIX. mende
hasieran harrotua izan zen, John Voss kapitaina abenturazaleak erosi zuen eta
hiru mastarekin prestatuta, mundu itzulia eman zuen 1901-ean, tripulazio osoa
bi gizon izanda “Tilikum” kanoa Victoriako Itsas Museoan agerian dago, Kolumbia
Britainiaren estatuaren hiriburuan.
Tilikum Kanoa. Wikipedia
No hay comentarios:
Publicar un comentario