martes, 9 de abril de 2013

Aranondoa


Izena: Aranondoa

Latin izena: Prunus domestica

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaitza.

Helduen tamainua: Zuhaitza 10 m garaikoa izan daiteke. Adaburu zabala eta irregularra du.

Deskripzioa: “Prunus” terminoa latinetik dator, eta generoaren izena da; “domestica”  terminoak etxekoa esan nahi du. Rosaceae familiako fruta arbola da, Europa eta Asiatik jatorrizkoa da, duela bi mila urte baino gehiago Mediterraneo itsasoa eta Beltza itsasoa inguratzen dituzten herrialdeetan erein zutena, zehazki Kaukasoan, Anatolian eta Persian.
Zurtoina zuzena eta estua da eta azala leuna eta marroia. Kimu gazteak berdeak eta pubeszenteak dira; adar helduak, berriz, arreak eta leunak –arantzatsuak, batzuetan-.
Aranondoak hosto obalatu eta meheki horzdunak ditu.
Loreak goiztiarrak dira, zuri-berdexkak dira eta multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehenago.
Fruitua –drupa erakoa- arana da: biribildua edo luzanga, eta horia, gorria, purpura edo berdea izan daiteke.

 Lurra eta Kokalekua: Hazteko errazagoa eta arruntagoa fruita-arboletako bat da. Bere hazkuntzarako tenperaturarik hoberena 12º eta 22ºC artean dago, hala ere, barietatearen araberan, tenperatura baxuak nahiko ondo jasotzen ditu. Loreak goiztiarrak direnez, erakusketa batzuetan, udaberriko izozteekin sufri dezake; dena den, loreek nahiko erresistentzia daukate.

Klima epelak nahiago ditu, baina, erlatiboki hotzak diren klimeetan ondo garatzen dira, ezkutune lekuetan haztekotan.

Udan uraren urritasuna sufritzen du. Fruituak eta adarrak haizeen aurrean sentikorrak dira. 700 m.altueraraino hazi ahal da.

Lurrari dagokionez, karea, hezetasuna eta lur trinkoak jasatzen ditu. Bere sustraixka gainaldeko sistema dela eta, hezetasuna jasatzen du, eta sakontasun gutxiko eremuetan bizi ahal du beste fruita-arbola baino hobeto, baina lurpea freskoa izatea beharrezkoa da, baina hezetasun gehiegi gabe.



Ureztaketa: Komenigarria da moderatua ureztatzea, baina jarraian, lurra hezetasuna ez galtzeko.
Ohizko ureztaketaren sistemak ildoengatik eta uholdegatik ureztaketa dira.

Inausketa: Aranondoaren eraketa basoan edo palmetan egiten da.

Fruituak, batez ere, “maiatzaren sorta”1-n daude, horregatik fruitu-emateko inausketan sorta hauek mantentzea beharrezkoa izango da; egurrezko adarrak murriztuak izango dira eta udaberri hasieran urteko ernamuinak pintzatuko dira, izerdia oinarrira jaisteko eta sortak garatzeko.

Aurretiaz irtetzen diren ernamuinak, garaitzen hasi bezain laster, pintzatuak izango dira, modu honetan, zuhaitzak bizkorrago emango ditu fruituak.


Ugalketa: Haziaz, kimuez edo txertoaz ugaltzen da.

Ohar interesgarriak: Arana, bere kontsumoa goiz bada, fruituaren koloreak gorrirantz edo morantz aldatzen duenean uztatzen da, edo, bere kontsumoa beranduago bada, fruituak berdexka eta oraindik ez daudenean bigunak hartzen dira. Mahaspasa kasuan, zuhaitzan heltzea uzten dira eta lurrera erortzen direnean jasotzen dira. Aranaren uzta, normalean, eskuz egiten da, fruituaren txortena leuntasunaz bihurtzen eta tiratzen.
Aranondoaren osagai nagusia ura da, fosforon, kaltzion eta potasion aberatsa da. Gainera, karbohidratoak dauzka, haien artean sorbitola, laxante arina dena, zuntzan ugaritasunarekin indartzen dela. Ere, antoncianinak (egite
antioxidatzaile eta antiseptiko pigmentuak) izateagatik karakterizatzen da.

Gaur egun aranondoa mundu guztitako leku epeletan eta Latinoamerikako eta Afrikako menditsu tropikal zonaldeetan banatuta aurkitzen da. Baita ere, fruituaren produktore nagusiak bezala, Espainia, Estatu-Batuak, Italia, Japón, Grecia eta China seinalatzen dira

Aranak fresko, siku, konfitatu edo marmelada eran konsumitzen dira. Aranondoaren mamia laxantea da

Aranondoaren fruituen mehazketa

Fruitaren mehazketa fruta arbolekin egiten den lan bat da, adarreei pisua kentzeko, fruitu handiagoak lortzeko, fruitu gehiago baina txikiagoak lortzeko ordez. Lan hau ezinbestekoa egiten da hainbat fruta arboletan, adibidez, madariondoan, sagarrondoan eta aranondoan.

“Maiatzaren sortak”1: Adar oso labur bat da, normalean 4 cm-tik 8 cm-ra, oso hurbil dauden hainbat lore-begiekin eta zurezko lore-begi bukaera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario