lunes, 17 de diciembre de 2012

Izei Gorria


Izena: Izei gorria

Latin izena: Picea abies

Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaitza.

Helduen tamainua: 50-60 metroraino heltzen da,baina 70 metroko altuera ere har dezake.

Deskripzioa: Nahiz eta izei gorria edo Gabonetako izeia deitu, ez da Abies motatakoa, pinazeas familiako koniferoa baita.
Europa osoko jatorrizkoa da, Ipartar herritik Balkanera, 800 m baino altuera gehiago dituzten basoak osatzen ditu.
Zuhaitz handia da, hostoak berde ilunak eta ernamuinak marroiak ditu.

Udaberrian jaiotzen diren ernamuinak berde-horixka kolorezkoak dira eta bi hilabete irauntzen dute, gero koloreak bat egiten du.
Fruituak pinaburuak dirá, esekiak direla, izeietakoak desberdinak, zuzenak adar gainean hazitzen direla. Itxura  obalatua dute, 10-16 cm arteko luzera. Lehenengoz kolorea berdea da eta gero arrexka.


Lurra eta Kokalekua: Bere hazkuntzarako eguzkitan edo erdi-itzalean kokatu behar da. Lurrak sakonak eta hezeak behar ditu. Berandu heltzen diren izoztaldien eta, batez ere, udako lehorteen aurrean sentikorra da.

Inausketa: Ez da beharrezkoa.




Ugalketa: Haziz edo kimuz ugaldu ahal da.

Ohar interesgarriak: Guztiz ezaguna da Gabonetako zuhaitza bezala.
Sustrai-sistema oso azalekoa da, luze eta horizontala sustraiekin, noizbait tinkotasun arazoak eragiten dutela.

Lorazaintzan oso maitatua da, parkeetan eta Europako lorategietan leku nabarmen bat hartzen. Basoak birlantzeko ere oso erabilia da,bere kolore argitsu egurragatik, oso erraz lantzen dena eta bukaera finakoa.

Bikaina da zurgindegirako edo musika-tresnak egiteko: “Stradivarius” bibolin famatuak zuhaitz mota honekin eginda izan ziren.
Baliogarria da ere papergintzarako eta eraikuntzako material bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario