Izena: Pazko lorea, Gabonetako lorea, Poinsettia, Poinsetia
Latin
izena: Euphorbia pulcherrima
Hostoak: hosto erorkorreko zuhaixka.
Helduen
tamainua: 0,6 eta 3m arteko altuera har dezakeen zuhaixka da,forma laua duten hosto
handiekin, berde ilun kolorekoak (7-16cm) eta infloreszentzi hori txikiekin.
Deskripzioa: Ohiz,pastora, pascuero, Gabonetako lorea edo
poinsetia, Euphor-
biaceae familiako landare bat da, sorlekua Erta-Amerikan.
Lorezaintzan,sarritan, zuhaixka bezala erabiltzen da, baina, batez ere, barruko
Gabonateko landare bezala. Neguan loratzen da.
Braktea deigarriak, landereen goiko aldea osatzen
dutenak, gorri, arrosa, zuri berdezka edo zuri horizko kolorekoak, askotan,
loreekin nahasten dira.
Lurra
eta Kokalekua: Humusen abesgarria den lurra nahiago du, turbarekin nahastutako
lorategiko lurra substratu on bat izango zen.
Barruan
nahiz kanpoan, lorategian hazten ahal da, klima epeletan, izoztaldi gabe edo
izoztaldi ahulekin (0ºZ denbora laburrean). Zuhaixka handi bat, 3
m-ko altuera izatera hel daiteke.
Ureztaketa:
Lorontzi, astero behin edo birritan, gutxigorabehera 15 minutu, kaiku edo
plater batean ipini eta landereak ez duen zurgatzen ura kendu. Barruko
landereetan, ureztaketarekin kontuz ibili behar da, ura gehiegiak sustraia
usteldu ahal baitu. Hamar egunero behin ongarria gehitu.
Inausketa: Gu geuk, Gabonak pasatu ondoren, landarea
erosten dugun bezala mantentzea oso zaila da. Loraketa eragintzeko, bere gauak
luzatu behar zenituzke kartoi edo plastiko beltz batekin estaltzen, ilunpean
aste batzuk uzten, eta forma trinkoa mantentzeko hazkunde erregulatzaileak erabiltzea
beharrezkoa izango zen. Hau da, bakarrik lorazain adituei gomendatzen die.
Inausketa egitea erabakitzen baduzu, hostoak erori eta
gero egiten da.
-Zurtoinak moztu, oinarritik 5 zm uzten. Moztu
duzunarekin kimuak lortu ahal dituzu.
-Ebakia, argizariz edo orbantzeko orearekin estali;
kontuz izerdiarekin, erregarri da eta.
-Lorontzi handiago batera aldatu, leku fresko batean
ipini eta kimu berriak lortuko dituzu.
Ohar interesgarriak: Gaur
egun, herrialde askotan urte osoan saltzen den landarea da. Mintegi-jabeak ez dira
gelditzen barietate berriak eskaintzen. Kolore desberdinekin 10 barietate baino
gehiago daude, horrexegatik, Gabonetako lorea oso aukera ona da Gabonetako
apainketarako.
Hauek dira zenbait aholku onak landareak gehiago irauntzeko:
- Arrisku eta hezetasun gehiegi baztertzea.
- Plastiko batean estalita erosi, mintegitik
etxeraino bidean landarea hotza ez hartzeko.
- Berogailu gutxi, argia, eta haize ezer ez.
IRITZI
PERTSONALA: Guk erositako landareak, fitohormonal tratamenduen menpean daude
eta guregana agortuak heltzen dira, beren biziraupen
konplikatuagoa egiten.
Nire ustez, aukerarik hoberena, landare hau
bakarrik Gabonetako apaingarri bezala erabili nahi badugu, landare artifizial
bat erostea da (oso lortuak daudela), horrela ingurumena zaintzen dugu eta
denborarekin gure erosketa amortizatuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario