Izena: Gorosti
Izena, latinez: Ilex
Barietateak: Ilex aquifolium, Ilex aquifolium (Argentea
Marginata, Pyramidalis, Golden Queen), Ilex altaclarensis (J.C. Van Tol, Golden
King)
Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaixka.
Helduen tamainua: Altuera , urteekin, 10m-raino hel daiteke.
Deskribapena: Beren hosto arantzatsuek, berde iluna kolorekoak,
eta baia gorriek zuhaitz hau identifikagarri egiten dute. Oso maitatua da zuhaixka
apaingarri bezala. Zuhaixka espezie honetan, barietate desberdinak existitzen
dira, bai beren baien koloreagatik bai beren hostoen koloreagatik.
Oro har, hazkunde motela duen zuhaixka da, eta zuhaitzen
neurriak lortzea kostatzen zaio.
Lurra eta Kokalekua: Eguzkitan edo itzalean ez da
zuhaixka garratza. Lurrari dagokionez, landatzerakoan zoikatz pixka bat gehitu.
Inausketa: Haziak udaberrietan inausitzen dira eta zuhaixka bakanak udan. Gorostiak inausi zorrotzenak jasotzen ditu.
Ugalketa: Oso astiro sustraiatzen da, haziaren bidez
ugaritu ahal da(haziz ernalketa oso arraroa eta urtetsua da), taketak, mentu
edo begizko tzertaketak, ukondotu
eta zatiketaz. Udazkenean, adarrak ukondotu edo kimuak landatu.
Ohar interesgarriak: Zuhaitz handienek ez dute birlandatze
ondo jasatzen
Gorostia, adin zahar batera,300 urte baino gehiago
izatera, heldu ahal da,. Garrantzitsua da gogoratzea gorostiaren baiek substantzi
toxikoak dauzkatela.
Fruituak,
heldutasuna lortzeko, landare emeak eta arrak egon behar dira, espezie dioikoa dela
eta.
Gorostiaren adar berdeak, Gabonetan eta beste jai batzuetan
erabiltzen dira, koroak egiteko edo apaingarriak egiteko, iraganean, gure mendietako
gorostiek espolio handiak jasatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario