martes, 11 de diciembre de 2012

Ereinotz


Izena: Ereinotz

Latin izena: Laurus nobilis

Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: Lorategian landatuta, normalean zuhaixka bezala ikusiko dugu, baina urteekin, libre uzten badugu inausketa barik, zuhaitza egiten da, 15 m. altueraraino heltzen dena, edo zuhaixka trinko bat osatu ahal du, bere oinarrian ateratzen diren kimuekin.

Deskribapena: Ereinotz mediterraniar aldeko sorburukoa da, basokoa hazten da leku askotan.
Bere hostaila berde iluna, iraunkorra eta erakargarria, ere bere hostoak eta loreak oso urrintsuak dira. Loreak udaberrian ateratzen dira, horiak, landare emeetan baia beltxak transformatzen dira.
Mediterraniar klimaren kanpo oso hozpera da eta eguzki gogorrak hostoak erre ahal ditu.



Lurra eta Kokalekua: Edozein lorategitako lurran, baina lurrak aske eta freskoak nahiago ditu, haize hotzen babestuta. Eguzkitan edo itzalean

Inausketa: Udaberrian, zurtoinak eta hosto hondatuak kendu.
Topiario arterako, hau da, apaingarri forma berezia emateko, udan ebakitu.

Ugalketa: Oso azkar ugaltzen dira, udan kimuez edo ukondoaz, ere oinarrian ateratzen diren adar zupatzaileak kontuz hartu ahal ditugu, landare berriak lortzeko.


Ohar interesgarriak: Askotan lorategietan erabiltzen da, zuhaixka isolatua bezala, taldeak egiten edo zuhaitz txiki bakarti bezala.
Lorontzi batean landatutako aleek kukurutxen erasoak jasotzen dituzte, batez ere, sabai azpian badaude.

Kontuz eduki ez nahasteko Ereinotz arrunta(Laurus nobilis) Ereinotz-gereziondo edo Ereinotz errealarekin (Prunus laurocerasus), oso antzekoak direlako. Azken landare hau pertsonak jateko toxikoa da.

Janariak lurrineztatzeko, landare sendagilea bezala eta urringintzan erabiltzen den landare bat da.

Ereinotzekin greziarrek beren ereinotz koroak egiten zituzten beren heroientzako, beren heroiei koroatzeko, ospe eta jakintza sinbolo bezala



No hay comentarios:

Publicar un comentario