Latin izena: Cestrum Nocturnum
Hostoak: Hosto
iraunkorreko zuhaixka da, bere hostoak mantentzen ditu, nahiz eta neguan batzuk
galdu. Izotzekin kontuz ibili behar dugu, zuhaixkari arazoak ekarri ahal dizkiotelako,
bere hiltzea eragiten.
Helduen altuera:
Bere tamainua 1,5 eta 4 metro artean ibiltzen da.
Deskribapena: Gaueko Dama “Solanáceas” familiako landare bat da, udako egun beroetan
itxita egoten dena, baina gaua heltzean loreak ireki egiten dira, bere urrin gozoa
askatuz.
Amerikan jaioterria du, Mexikoko erditik Hego-Amerikara aurki dezakegu.
Amerikan jaioterria du, Mexikoko erditik Hego-Amerikara aurki dezakegu.
Isolatua, taldean edo berro ezformaletan
erabiltzen da.
Abartxo pubeszente eta glabreszenteak dituen zuhaixka bat
da. Hostoak obalatuak edo eliptikoak dira, 6tik–11zentrimetrorako luzera daukate
eta apizea puntan bukatzen da.
Inloreszentziak mordo laburren moduan, axilar edo
amaierako lore askorekin, aurkezten dira, gehienetan, hosto zabaletan,eta, maiz,
pilatuak edo panikulak osatzen.
Bere loreak kopurutsuak, txikiak eta tutu formakoak dira,
eta beren kolorea zuritik-hori berdezkara aldatzen da, espeziaren arabera.
Loreak
Fruitua globular baia bat da, 7tik-10milimetrorako
luzera, zuria, eta haziek 3tik 6milimetrorako luzera daukate.
Lurra eta Kokalekua: Gaueko Dama lur
gehienak jasaten ditu, ez bazaio udan ura faltatzen eta ongarritua badago,
baina ondo drenatua.
Fruitua
Leku
eguzkitsuetan egotea komeni zaio, edo hobeto, gerizpe txikian. Landarea gerizpe
betean kokatzen badugu, loreak emateko arazoak izango ditu.
Leku
eguzkitsuetan egotea eskertzen du, baina ez tenperatura garaiekin konbinatua, honek
landarea “erretzen” bukatu ahal izango duelako.
Klima
leunek laguntzen diote, non neguak ez daitezen bereziki hotzak. Ez die izotz biziei
aurre egiten, bakarrik arinei (-2ºC).
Ureztaketa: Udan,
batez ere egun beroenetan, ureztatzea beharrezkoa izango da.
Lorontzian,
udan bi egunero eta neguan gutxiago, landarearen beharren arabera. Hostoak erortzen
badira, beharbada, gehiago ureztatzea beharrezkoa izango da
Kontuz
gehiegi urestatzearekin, hostoak horiak ipiniko dira eta. Gehiegi urestatzeagatik
bada, orbain beltzak dakartzate elkartuak.
Inausketa: Adarrak
ebaki loraketa nagusi ondoren, uda hasieran. Normala da bigarren loraketa
gertatzea eta bere haziera oparotsua ere kontrolpean mantenduko duzu.
Ugalketa: Haziz
edo kimuz ugaldu ahal da; lurra hezea eta tenperatura moderatuarekin mantenduko
da, landarea sustraitu arte.
Ohar interesgarriak: Bere usaina
gauzarik nabarmenena da. Udako gau berotsuetan usain gozo bat askatzen dute,
gaueko lorakuntza edukitzeagatik.
Gaueko dama
udako hilabetetan eta udaberriko amaieran loratzen da.
Gaueko dama ez da landare bat arreta asko eskatzen duena, baina aparteko
elikagarriak gehitzea komenigarria da. Gehien aholkatzen direnak ongarri
likidoak dira, solidoak baino eragina bizkorragoa dutelako. Burdinan
aberatsa den ongarri batek landareari berdea berriro ipintzen lagunduko dio.
Barruan
ondo argitutako leku bat badaukagu, tenperatura gehiegi gabe (15–25ºC artean)
eta hezetasun gradu aproposarekin (galeria bat adibidez), “Gaueko Galan edo Dama-k”
loreak neguan berriro botatzea lortu ahal dugu, zuhaixka honek, klima epelean,
ez dituelako hostoak galtzen eta urte osoan mantentzen ditu. Kasu honetan,
beharrezkoa izango da noizbehinka urestatzea eta hilabetean behin ongarri
likidoa ematea. Barruko hazkuntzan, inausketa udazken hasieran egitea hobea da.
Landare
zati guztiak oso toxikoak dira. Herrialde batzuetan landare inbasora bezala sailkatzen
da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario