lunes, 14 de septiembre de 2015

Liztor Asiatikoa (Vespa velutina)

Vespa velutina, liztor asiatikoa bezala ezaguna, gure zonaldetik Gipuzkoan 2.010. urtean detektatua izan zen, nahiz eta hilabete batzuk lehenago Iparraldeko erlezainek jasan.

Urtero, hedatzen jarraitzen du, Ipar penintsula, Galizia, Kantabria, Euskal Herria, Aragoi, Katalunya…. kolonizatu ditu jadanik. Adituek ez dute baztertzen etorkizun hurbil batean penintsula guztia hedatzea, nahiz eta espezie hau Iparraldeko klimatologia epelean eta hezean hobeto moldatu.
Harrezkero, agintariak, erlezainak eta erakunde ezberdinak liztor asiatikoen kontra borrokatzen daude, gure erle eztigileentzat harrapari oldarkorra delako.

Liztor asiatikoak Asian dauka jatorria eta 2.004aren amaieran Europan sartu zen, Burdeos portutik zehar, Txinatik inportatuta, buztingintzaz edo egurrez beteta zegoen kontainer batean sartu zela sinesten da. Harrezkero, ardura handitzen joan da.


2.005ean nekazari frantzesek alarma jo zuten, ikusterakoan liztor asiatikoak erleak suntsiten zituela, 38 departamendu baino gehiagotan.

Espezie autoktono batekin nahastu daiteke, liztortzar europeoarekin (Vespa crabro), tamainu berdina daukatelako, baina bertako espezieak abdomen horia eta enbor marroia dauka, hankak

bezala. Liztor asiatikoak enbor beltza dauka eta hanken muturrak horiak. Abdomena iluna da, kolore argiko banda mehe batekin eta distal aldea hori-laranjazkoa.

ARAZOAK

Deskribatutako eraso kasuetan, beti pertsonek eragozten dute lehenengoz. Gure ingurugirorantz heltzea ez da Osasun Publikoaren arazo bat eta ez da arriskutsua pertsonentzat.

Liztor asiatikoa ez da bertoko liztor baino erasokorragoa eta eztenkadaren arriskua antzekoa da.

Ordea, gure ekosistemaren orekarentzat mehatxu bat da, erleen (Apis melífera) populazioari min asko egiten ari diote, espezie inbaditzailea delako. Liztor asiatikoa erleen hondakari bat da eta erleak funtsezkoak dira landareen eta fruita-arbolen polinizazioarako. Bertako intsektuen ere eragina du
Liztor asiatikoek, gutxigorabehera, 30 mm neurtzen dute, eta erreginak 35 eta 40ren artean.


Habiak zuhaitzetik zintzilikatuta eraikitzen dituzte, beti 10m-ko garaiera baino handiagoa. Batzuetan, eraikinen goikoaldeetan ager daitezke. Baloi bateko tamainua dute eta paperez egindakoak dira, marroi edo krema kolorekoak, eta bere garapen gehienera heltzen direnean, 50cm zabalera eta 80cm altuera eduki ahal dute. Habi bakoitzean 1.500 liztor asiatiko langile egon daitezke.

Loreak eta eta fruitu helduak jaten ditu eta proteina harrapatzen dituen beste intsektuetatik lortzen du. Liztor asiatikoak erlearen burua eta eztena ebakitzen ditu, eta gero jan egiten du edo bere habiara eramaten du. Bertako espezie baino oldarkorragoa da.

ZIKLO BIOLOGIKOA.

Errreginak beren hibernazio lekutik ateratzen dira otsailean-martxoan inguruan, eta apirilean-maiatzean erregina bakoitza habi bat eraikitzen hasten da eta arraultzen lehen errunaldi egiten du. 

Martxotik maiatzara liztor asiatikoen erreginek habi txikiak eraikitzen dituzte, 5cm-koak, eta han bere arraultzak ipintzen dituzte; habi primarioak dira eta uda amaitzerakoan erregina bakoitzak beste habi bat eraikitzen du, eta han 200 erregina berriak eta 1.500etik 3.000ra liztor langileak egiten ditu.

Habi handiak dira eta zuhaitzen adarburuan kokatzen dira, lurretik oso altuz, eta aurkitzeko eta suntsitzeko zailak dira.


Liztor asiatiko langileak, jaiotzerakoan, habien eraikuntzarekin jarraitzen dute eta, ere, erleen kolonia guztia elikatzen dute.

Arrak eta erregina berriak irailean jaiotzen dira. Erreginak ernalduak dira eta udazken hasieran habia uzten dute

Neguaren etorriarekin aterpe berri bat bilatzen dute hibernatzeko.

Neguan, ama erregina fundatzailea eta beste liztor asiatikoak hiltzen dira eta utzitako habia ez da berriro erabiliko datorren urtean.

DETEKZIOA ETA KONTROLA

Liztor asiatikoa kontrolatzeko honako hauek erabiltzen dira:

- Etxeko edo komertzial motako harrapaketa-tranpak.

Etxean egiteko, garagardo neurri bat, piku heldu batzuk eta zume negartiaren hostoak. Udan gatza bota ahal da hartzidurak saihesteko.



- Habien suntsidura

Liztor asiatikoak harrapatzen baditugu, horrek esan nahi du habiren bat gertu dagoela.

¿ ZER EGIN HABI BAT IKUSTERAKOAN?

Hiritarrek habi bat ikusten dutenean, informatzea oso garrantzitsua da habiak suntsitzeko

- Liztor-habiatik ez hurbildu 5 metro baino gutxiago 
- Ez saiatu zure kabuz eragin ezta kendu.
- Deitu aginpideei (udaltzaingoa, suhiltzaileak…), habia non dagoen zehatz esaten.

HARRAPAKETA KANPAINA:


2014:14 Liztor Asiatiko

2015: 53 Liztor Asiatiko

No hay comentarios:

Publicar un comentario