Belar Gaiztoak
Kontzeptu hau honela definitzen du: sastraka,
belar arrotza edo nahi ez dugun landarea, soro landu batean edo gizakiaren
kontrolpean dauden lorategietan edo nekazal soroetan, basa moduan hazten duen
edozein landare espeziari deitzen zaio
Azken aldian, zientzia, paisajistak, eta abar, izaki bizidun
batekin txar adjektiboa ez erabiltzea saiatzen ari dira, horregatik, belar
hauek, nahi ez ditugun landareak edo arrotzak deitzen dituzte.
Belar arrotzak, baierratzeko bere gaitasun altuagatik,
iraunkortasun handiagatik, izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko ahalmenagatik
eta oso lehiakor izateagatik karakterizatzen dira. Soro landuen etekina
gutxitzen dute eta nekazaritzan interferentziak sortzen dituzte.
Belar hauek beren zabaltze sistemagatik sailkatzea posible
da, horrela:
- Hazien belar arrotzak:
Hazien belar arrotzak, normalean, udan loratzen dira. Hainbeste
hazi egiten dituzte, haziak, urte mordo geroxeago lurran aurreratu ahal direla.
Indusketa baten ondorioz lurran berriro berpiztu ahal dute eta gero berriro ernetu.
- Errizoma belar arrotzak:
Errizoma belar arrotzak, nagusiki, lur azpitik barreiatzen
dira bere sustraien zehar, eta, neurri txikian, hazien bidez. Sustrai zati bat
geratzen bada, belar arrotza berriro berpiztuko da.
Belar arrotzak beti ez dira txarrak. Belar arrotzaren artean
“landare aitzindariak” ere aurkitu ahal ditugu,
adibidez, txikori belarrak eta astakarduak. Beren sustrai sendoek lurra
oxigenatzen dute eta lur geruza sakonetatik elikagaiak biltzen dituzte, beste
landare batzuk bizitzen laguntzen. Belar arrotz asko ere janariaren iturburu
garrantzitsuak dira, txorientzat eta intsektuentzat. Horregatik, gogoetan jarri
behar dugu ea belar arrotzak arazo bat diren ala ez.
Pampa-belarra
Gaur egun, merkatuan produktu mota asko daude belarren kontra,
belar-botika kimikoak gehiengoak. Ni ez nago gehiegi erabiltzearen alde, nahiz
eta batzuetan noraezezkoa izan, baina beste aukerak erabiltzea nahiago dut,
lurra produktu kimikoekin betetzeko ideia ez zaidalako gustatzen eta, ere, ez
dudalako nahi gure lorategiko biodibertsitaea ukitu.
Belar arrotzak ebakitzeak, loraketan dauden bitartean, bere
haziera gehiago indartuko du. Hobea da belar gaiztoak ebakitzea ernetzen
momentuan.
Izurriak baztertzeko lehen pausua prebentzioa da. Landareak,
sendoak eta baldintza oneetan mantentzea, erasoaren arriskuak murrizten ditu.
Haien aurkako bideak:
- Eskuz egiteko modua:
Aitzurraren laguntzarekin sastraka kendu. Momenturik hoberena
ernera eta gero da, loraketaren aurretik. Oraindik ez badira loratu,
konpostarako erabili ahal dugu.
Errizoma belar arrotzak ez dira ipini behar konpostaren
mordoan, ez delako siur sustraiak eliminatzen direla.
- Mekaniko moduan:
Esku-motosega laguntzarekin. Ez da guztiz eliminatzeko metodo
bat, belar arrotz batzuk berriz irtengo direlako.
Sastraken mozketa loraketaren aurretik egitea interesgarria
da, modu horrekin apurka-apurka beren hedakuntza balaztatuko dugulako.
- Belar-botika kimikoen bidez:
Belar-botika, belar arrotzak ezabatzeko produktu
fitosanitario bat da. Batzuek landare arrotzaren hazkundea oztopatzen dute eta,
askotan, landareen hormonetan oinarrituta daude.
Belar-botika kimiko baten aplikazioa:
Lehenengoz, jakin behar dugu zenbat belar-botikaren dosia
aplikatu behar dugun. Informazio hau normalean ontziaren atzeko aldean dago.
Nahasketa eginda daukagunean, eragin ondo nahasteko.
Heldu da momentua soluzioa hausteko. Zeregin hau egiteko
eskularruak erabiltzea komenigarria da. Ez dugu ahaztu behar produktu toxiko
batekin lan egiten ari garela.
Ez erabili nahasketaren ontzia beste produktuekin.
Belar-botikek eragin negatibo bat edukitzen dute txorien
populazioetan.
1. Beren erabilerak landare- espezien kantitatea jaisten du,
baliogarriak direla hegaztiei aterpea emateko eta elikatzeko.
2. Nekazal-aldeetan belar-botiken erabilerak honetan eragina
du: mementu honetan alde horiek ez dira erabilgarriak hegazti migratzaileak
negua pasatzeko.
3. Hazkuntza prozesuan belar botiken erabilera lurraren
emankortasuna aldatzera hel daiteke.
- Belar-botika naturalen bidez:
Belar arrotzak eliminatzeko errremedio natural merke asko erabili
ahal dira, halan holan eraginkorrak direla. Guztiak ez dira behin betiko
metodoak, belar arrotzek irauten badute tratamenduak periodikoki errrepikatzea
beharrezkoa da
Ozpinak, lurraren garraztasuna
handitzen du, belar arrotzak desagertzen lortzen, modu bizkor eta eraginkor
batekin. Landare sustraietan eman ahal da zuzenean. Ez badugu nahi lurran zuzenean
bot, irakitu ahal da, ur litro batean, 25 zentimetro kubiko ozpina, eta gero,
eliminatu nahi ditugun belar arrotzak nahasketa horrekin ihinztatu. Uran
irakitzean soluzioa likidoagoa geratzen da, baina frogatu ahal dugu.
Gatz lodiak, belar arrotzek sustraietatik xurgatzen duten
ura eta lurra mineralizatzen du. Batez ere, bidean, baldosetan eta abar
erabiltzen da. Baldosen junturan zuzenean botatzen da; kontuz, atzeraezinezkoa
izan daiteke eta hurbil dauden landareak ukitu ahal dituelako. Ere gatz
lodiaren goilarakada bat ur litro erdi batean diluitu daiteke eta nahasketarekin
belar arrotzak ureztatzen dira, belarrak desagertu arte.
Ur irakinarekin lurra ureztatzea beste modu bat da.
Belar-botika hau ez da eragingarria erne duten belar gaiztoen
kontra.
“Landare aitzindariak”: Landare aitzindaria landaretza barik dagoen lurra kolonizatzen duen landarea da
No hay comentarios:
Publicar un comentario