Izena: Belarmintz.
Latin izena:
Aloe vera, Aloe barbadensis
Hostoak: Hosto iraunkorreko zuhaixka.
Helduen tamainua: 50 cm-ko altuera gainditu
ahal du.
Deskribapena: Landare hau jatorriz Afrikako Ekialdekoa
eta Hegoaldekoa da. 250 barietate baino gehiago ezagutzen dira. Batzuk, “Aloe
Vera”ren oso antzekoak dira, baina, bakarrik “Aloe Vera”k eta beste lau-bost
barietatek ezaugarri terapeutikoak dauzkate.
Aloe motatako espezieak ia beti
zurezkoak dira , baina hosto luzeekin, gutxigorabehera triangularrak, handiak
eta mamitsuak, arrosetoi handietan prestatuak eta ertz lauekin, edo, ere, puntazorrotz
hortzekin.
Berde edo urdin koloretakoak,
hostoak ere jaspeztatuak edo zerrendadunak izan ahal dira
Bere loraketa apaingarria da. Loreak
tubularrak dira eta gorri, laranja edo horizka kolorekoak izan ahal dira.
Harriarteko landarea bezala
erabiltzen dira edo loreontzietan, kanpoan edo barruan.
Lurra eta Kokalekua: “Aloe Vera”k ez du jasatzen
hezetasun gehiegi ezta hotz handia (0º gradutik ez jaitsi).
Landarea oso
gogorra da, bai lehortean bai izurrietan edo harraparietan edo lurraren
idortasunean, baina ez du arbuiatzen aldizkako ureztaketa edo elikagaietan
aberatsa den lur bat.
Argi zuzena nahiago du, baina, egun
beroetako erdialdeko orduetan itzal pixka bat eskertzen du.
Hosto marroiak eguzki gehiegi
jasotzeagatik izan daiteke.
Hosto zimurrak eta meheak ura faltagatik
izan ahal da.
Ureztaketa: Eskas. Lurra urez
ez betetzea zaindu behar da. Aloe-k denboraldi luzeak igaro ahal ditu ureztatu
gabe, batez ere neguan.
Inausketa: Aloe, normalean, ez da inausten beste
landareak bezala, inausten da,batez ere, bere gel lortzeko, baina ere inaustu
ahal da hurrengo arrazoiengatik:
-
Hosto bat inaustu bere gel lortzeko; basetik hurbil dagoen hosto bat inaustu,
zaharretariko bat izango delako eta gel gehiago eukiko duelako.
-
Kendu hosto zimelak, gaitzakoak edo egoera txarrean.
- Landarearen
tamainua kontrolatzeko landarearen zartak kentzen.
-
Zartak berriro landatzerakoan sustraiak pixka bat ebaki, sustrai sistema gogorrago berri bat lortzeko.
Ugalketa: Aloeren
ugalketa erreza da, bakarrik landare inguruan ernetzen diren zartak kentzen eta
berriro landatzen, hobeto udaberrian .
Ugalketa
hazi bidez erreza da (udaberrian)
Ohar interesgarriak: Aloe
vera, antzinatik, “landare mirarigile” bezala ezaguna izan da, osasun arazoak
leuntzeko
Aloea
erabili zuten lehenengoak txinatarrak izan ziren eta Egipto zaharrean ohiz
erabiltzen zuten eta hilezkortasun landarea esaten zioten Aloeri, faraonekin
lurperatutako hileta-opari artean sartzen.
Cleopatrak
egunero erabiltzen zuen, oinarrizko osagai bezala bere eguneroko zaintzetan.
Gure
garaiko I. mendean, Dioscórides-ek bere belarbiltzailean trinkoki azaldu zuen.
Erromatarren,
greziarren, hinduen, arabiarren eta klima beroen beste herrietako dokumentu historikoak daude, bere sendabidezko
eta kosmetiko onbideak azaltzen.
Gaur
egun, bere berezkotasunak klinikoki egiaztatuak izan dira eta zientzialariek
gero eta ardura gehiago daukate bere aplikazio medikuengatik.
Osasunerako
efektu onak ditu, aplikazio desberdinetan:
-Erreminaren aurka eta digestioari
laguntzen dio.
- Adin-kontrakoa bezala hidratagarri
efektua dauka
- Artritis eta erreumaren aurka,
lasaigarri eta handigarriaren aurkako efektuak dauzka.
- Arnasesturen aurka.
- Ile erortzearen aurka.
- Gatzatzaile bezala zauriak
orbantzean.
- Kolesterolaren erreduzitzaile
bezala.
- Erreduren aurka
No hay comentarios:
Publicar un comentario