domingo, 15 de septiembre de 2013

Konposta: Egiteko Modua

1. Zer da konposta?

Konposta, Lur planetan bizitza dagoenetik egon da, edozein izaki biziduna hiltzerakoan lurrean uzten bada forma aerobikoarekin (oxigenoren bitartez) ustelduko da. Bakteriak eta beste mikroorganismoak ustelketaren egile eragingarriak dira. Makroskopiko mailan lur-zizareak, inurriak, marraskiloak, bareak, milazangoak, kukurutxek, etabar daude, materia organikoa konsumitzen eta degradatzen dituztenek.
Errautsak, tea edo kafeko hondarrak, infusioak paperarekin barne, arrautzeko azala, fruitak, barazkiak, kolore gabeko aldizkariak, ileak (tintatu gabe), etabar.

Konposta egitea, gure konpostadorak husteko orduetan halako adorea eskatzen duen jarduera da, baina, ezkertzekoa da zure lorategiko lurraren egitura nola doan hobetzen begiratzea. Jarduera ekologikoa da, gure etxeetan egiten dugun hondakin zati bat birziklatzen duzulako, horretaz aparte, zarama balioztatzen duzu, bestela, hondakindegietara, erraustegietara, etabar  joango lirateke, zaborra balioztatzeko iraunkor gutxiko sistemak.


Datu batzuk:

Etxeko zaborra, egunero,  40% materia organikoa dauka, lurrera birziklatua eta itzulita izan ahal dela, laborantza eta landareentzat humus bezala.

Zaborra organikoaren 100kg-tik, 30kg konpost lortzen dira.

2. Zer behar dut konpost egiteko?

Konposta egiteko lorategiko eta etxeko hondakinak hustiratu ahal dituzu, zakarrontzira bota ordez. Konposta ongarri organiko bat da, lorategiko lurra hobetzeko eta zure landareak elikatzeko baliogarria dena.

Oinarrizko modua lorategiko kantoi batean pila bat egitea da edo estrabeen egurrezko kaxoi bat erabiltzea. Baina hoberena da aurreegindako konpost-ontzi bat erostea. Material ezberdinetakoak daude (plastiko, erretxina, termikoak eta abar,) eta tamainu ezberdinak.

Konpost-ontziek, ustelketa ondo funtzionatzeko, arnas zuloak eta irekierak dauzkate. Ez dira hermetikoki itxita egon behar.

Gure konpost-ontzia egiteko materialak:

- Egurra hezetasungaitzekin eta bakteriagaitzekin geruza batekin tratatua.
- Adreiluak.
- Hormigoizko blokeak
- Konpostadore plastikoak, aurrefabrikatuak.
- Bidoi zulatuak, metalikoak edo plastikozkoak.
- Alanbrezko kaiolak.



Gure konpost-ontziaren bolumena eta dimentsioa aukeratzeko, komeni da guk behar dugun baino tamainu handiago bat aukeratzea, guk espero dugun baino hondakin gehiago pilatzea gerta daitekelako eta beharrezkoa izan liteke bigarren konpostadore bat edukitzea.

Oso komenigarria da ere, makina “biotrituradora”bat edukitzea, artaziekin ebaki ezin ditugun adar sendoak mozteko eta landare hondakinak xehatzeko eta horrela bere ustelketa azeleratzeko. Ere bai,lorategiko zentroetan konpost egiteko aktibatzaileak saltzen dituzte, ustelketaren prozesua azeleratzeko laguntzen dutenek.

3. Non ipintzen dut konpost-ontzia?

Etxeko konpost-ontzia lurran zuzenean egon ahal da edo asfaltutako aldeetan edo balkoietan, oinarri batekin, aurkitu ahal da

Konpost-ontziak lurra zuzenean ukitzen badu, oso ona izango da konpostaje prozesurako, lurreko fauna konpost barruan sartzeak, prozesatzeko lanak eta bere drenajea erraztuko ditu.
Ez badaukagu lurrazal bat, lorategiko konpost-ontzia oinarri bat gainean ipiniko dugu. Kasu hauetan, konpost-ontziak, oinarrian, likido bilketa sistema bat dauka, lixibiatuak biltzea uzten duena.
Hoberena da leku ikusgaitz batean ipintzea, ez direlako elementu oso apaingarriak, baratzetik hurbil, horrela, konpostadorea hustean, pisua ez duzu distantzia handia eramango.

Itzalean hobeto eguzkitan baino, bestela, hezetasuna mantentzeko beharrezkoa izango zen sarritan ureztatzea. Leku bikaina izango zen hosto erorkorreko zuhaitz baten azpian edo balkoi batean landare apaingarri artean, itzala ematen diotela.

4. Zer bota ahal da?

Konpost on baten oinarrizko osagaiak hondakin “berdeen” eta “marroien” nahaste bat izan daitezke . “Berdeak” izerdi daukaten hondakinak dira eta “marroiak” material gogorragoak, landare zaharrak edo etxeko hondakinak bezala.

Lorategikoak:

Hostoak, zotala, barazkiak, gosnatzeko erabilitako lastoa, inausitako adarrak (askoz hobeto “biotrituradora” batetik pasatzen baduzu), zerrauts, etabar.

Belar txarrak bakarrik urterokoak badira eta ez badauzkaute haziak, iraunkorrekoek, estoloiak (ad. aski), bulbo txikiak (juncia) edo errizomak dauzkatenek, beren bizigaitasuna mantendu ahal dute eta berriro ernetu

Zizareak gehitu ere ona da

Etxekoak:


Konposta, nekazaritzan eta lorazaintzan erabiltzen da lurrerako ongarri bezala, paisajismoan, higadura kontrolean, estalketan eta lurreko berreskurapenean.

5. ¿Zer ez dugu bota behar?

-  Janariaren hondakin koipetsuak, haragiak, hezurrak, arraina, esnekiak eta arrautzak ez dira erabili behar konpost egiteko, intsektuak eta ez ditugun nahi beste animaliak erakartzen dituztelako eta ere usain txarrak eragin ahal dituztelako.

- Esnekiek, ez ditugun nahi bakteriak erantsi ahal dituzte.

- Gaixorik dauden landare eta fruituak edo ustel dauden landare gehiegi. Usain txarrak eta usteltasun eragin ahal dituzte.

- Etxeko animalien eta pertsonen kakak. Patogenoak dauzkate.

- Egurra tratatuaren edo aglomeratuen errautsak eta zerrautsak. Kolak eta bernizak. Hau oso toxikoa da.

- Zitrikoen azalak eta konifero inausketaren hondakinak, konpost egiteko prozesua luzatzen dutelako eta konpost garratz bat  eman ahal dutelako.

- Edozein materiala ez dela organikoa ezta biodegradagarria izango: plastikoak, beira, etabar.

6. ¿Nolakoa da konpostajearen prozesua?

Tratatzen dena hau da: botatzen ditugun  hosto horiek, adarrak, soropila, errautsak, etabar, mikroorganismoengatik (bakteriak eta onddoak) eraso ditzatela eta deskonposa dezaten, horrela, jatorrizkoa baino ezaugarri desberdinak dituen beste material batean bihurtzen da, lurzorurako eta landareetarako oso ona dena.

Airea azpitik jasotzeko, adar lodiagoekin azpiko geruza batetik hasten da, ez du 30 cm gainditu behar. Oraindik deskonposatua ezdagoen materia organikoa badaukagu, oinarri geruza estaltzeko erabiltzen dugu. Honen gainean, landare hondakinekin eta zaborrezko material organiko guztiarekin geruza bat eransten da. Geruza honek, 20-30 cm neurtzen duenean, simaur geruza argal batekin edo nitrogenoan aberatsa den substantzia batekin (oilogorotz, arrain irina) estaltzen da. Honen guztiaren gainean materia organikoaren beste geruza bat eransten da; ondoren, nitrogenatu substantziaren geruza bat, eta horrela, konpostadorea bete arte.

Deskonposizio prozesu hau fase ezberdinetan garatzen da:

1. Lehenengo 2-3 asteetan bakteriek intentsitatearekin jokatzen dute, denbora labur batean multzoaren tenperatura igotzen, 60-70 graduetara heldu behar du, hoziak eta ia hazi guztiak hiltzeko. Konpost multzoaren hondorapena kanpoko zeinu bat da.

2. 2 edo 3 hilabete barru, lehenengo heltze egoerara iristen da: konpost freskoa. Grisa kolorekoa, gosnatu bezala erabiltzea egokia da, horrela, lurra babesten dugu higaduratik, izotzatik, lehortetik eta belar txarren ugalketatik.

3. Konpost fresko lortzen dugunetik 4 edo 5 hilabetera, gure konpost heldua egon behar izango zen, kolore ilunarekin, basoko lurra usainarekin. Hezetasuna egokia edukiko du, gure eskuekin estutzerakoan hezetasun somatzen badugu, baina ez du likido botatzen.

Kontu bakarra izango da usteltzea zaintzen, hartzidura kontrolatzen. Noizbehinka, konpost eskukada bat hartu eta estu ezazu. Likido botatzen badu, usteltzeko arriskua dauka. Material lehorra gehitu eta multzoari berriro forma eman. Suntsitzen bada, oso lehorra egoten da eta hezatu beharko duzu. Hilabetean behin multzoa eragin,aireztatzeko.

Garrantzitsuena da materialen nahasketa on bat egitea.


7. ¿Zenbat denbora behar da konpost on bat lortzeko?

Udaberrian edo udan 3 hilabetetan prest izango da eta neguan 6 hilabete arte.

Bere puntuan badago ikusteko, eskuan hartu eskukada bat. Kolore marroia edo belzkara, lurbeltz bezalakoa, izan beharko du, baso usainarekin, eta hotza egon mikrobiar ekintza faltagatik.

Ez da ezer ezagutuko duela hilabete batzuk bota duguna, adar zatiak izan ezik, zeinek apartatzen dira zetabearekin edo eskuekin eta berriro sartzen dugu konpost-ontzian, bere prozesua jarraitzeko eta estrukturarako baliogarria izateko.

Ez baduzu konposta berehala erabiltzen, poltsetan edo sakuetan, hermetikoki itxita, gorde ahal duzu. Estutzerakoan likido botatzen badu, ez bildu poltsetan, usteldu ahal delako.

Lortutako konposta urtean behin botatzen da lurrera; gure kasuan, udaberri hasieran baratzean botatzen dugu landaketa hasi aurretik. Lurra gainean utz dezakezu (5cm.) gosnatu bezala  edo lurrarekin ondo nahastuta gehitu.

8. ¿Ureztatzea edo konpost-ontziari produkturen bat eranstea beharrezkoa da?

Mota bakoitzeko materialaren beharrezko ekarpenak egiten badira, kontuz behatzen material lehorra edo hezea gehitzea beharrezkoa den ala ez, normalean ez dugu konpostadorea ureztatu behar. Baina, udan, momentu puntual batean konposta oso lehorra dagoela ikusten badugu, tenperaturak altuak direla eta, ureztatzea komenigarria izango da.

Sukaldeko hondarrak nahiko ez badaude (prozesuaren aktibatzaileak), beti jo ahal izango dugu mikroorganismoen eta substantzia organikoen bidez pikortatutako azeleragailu batera, landare hondarren eta beste materia degradagarrien gainean jokatzen dutela, bere deskonposizio prozesua bizkortzen.

9. Konpost egitearen arazoak.

Amoniakoaren usain bat nabaritzen baduzu, nitrogeno gehiegi (material berdea) karbonoarekin (marroia) nahastu gabe dagoela esan nahi du. Konponbidea materia lehorrarekin nahastea (adibidez,  hosto lehorrak) eta bueltatzea da.

Ustel usain bat nabaritzen baduzu, hezetasun gehiegi eta oxigeno gutxi daudela esan nahi du. Konponbidea materia lehorrarekin nahastea eta bueltatzea da.

Konpostadorea materia lehor eta hotzarekin beteta dagoela ikusten baduzu, hezetasunaren falta adierazten du. Beraz, konponbidea sukaldeko hondar berdeekin nahastea eta bueltatzea izango da.

Fruitaren euliak ez dira inongo arazorik, baina ez badituzu ikusi nahi edo kantitate gutxiago egotea, sukaldeko hondarrak pixka bat lurperatu behar dituzu. 

Nahasketa garratzegi geratzen bada eta ez badu eboluzionatzen, multzoari karea gehitu ahal diogu.
Konpostadoreari hasieran lurra gehitzeak prozesuari lagunduko dio, lur honek, onddoak, bakteriak eta beste mikroorganismo onuragarri batzuk emango ditu konpostaje-prozesua hasteko eta bizkortzeko. Hala ere, ez da beharrezkoa eta prozesua ondo has daiteke lur gabe eta pentsatu behar da bolumen nahiko hartuko duela eta asko pisatuko duela konposta bildu behar denean.

10. Konpost egitearen beste formak

Bermikultura, Zizarekultura

Bermikulturaren teknika lur zizare espezie batzuk erabiltzean oinarritzen da, hondakin organikoak bermikonpost, lonbrikonposatu edo zizare-humusean bihurtzeko. Prozesuan, lur-zizareek, ez dituzte hondarretan hazten diren mikroorganismoak bakarrik erabiltzen bere elikadurarako, baita ere, lortutako humusean mikrobiozko jarduerari bide ematen diote.

Humus hau, zizareek egiten duten material organikoaren digestioarekin egiten da eta propietate altuak ditu lurraren ezaugarri fisikoen hobekuntzarako, adibidez, iragazkortasuna eta hezetasunaren atxekidura.

Bioteknologia hau zizare hazkuntzan oinarrituta dago, substratu organiko batetik humus ekoizteko. Prozesua berezko deskonposaketa bat da, konpostajearen antzekoa, non material organikoak, ingurunean dauden mikroorganismoen erasoaz gain, zizarearen digestio-sistema konplexuaren erasoa ere jasotzen du.

Zizareen humusa baratzean,lurrintsuetan, apaingarrietan, loredunetan, zuhaitzetan, zuhaixketan, eta abar... erabil daiteke

Etxeko Konpostadorea

Hondar organikoak birziklatzeko etxeko aukera bat da, sukaldeko eta lorategiko hondakinak ongarririk hoberenean bihurtzeko. Gaur egun, hirietan, gero eta gehiago birziklatzen da, ingurumenaren babesa bilatzen duelako

Gure balkoi edo sukaldeko txoko batean, gure hondakin organikoak kalitate handiko ongarrietan eraldatzen ditugu, zizareen laguntzarekin.

Etxeko konpostadoreak ondoz ondoko erretilu sail bat dira, behetik gorantz, konpost heldutik berri isuritako gure sukaldeko hondakinetara dauzkatenek.



Zizare gorriak lortzea beharrezkoa da, erretiluetatik igotzen joango direnak, hondakin guztiak konpost-ean bihurtu ondoren. Zizareek ez dute konpostadoretik ihes egiten, hermetikoki itxita dagoelako, eta, ematen dizkiegun hondakinak prozesatzeko, ugaltzeko gai dira zizare ezin hobe kopururaino heldu arte.



Bakarrik material organiko bigunak eta zatituak gehituko ditugu, gure zizareen digestioa errazteko, 18-20°C tenperatura eta 70-80% hezetasuna zaindu behar izango ditugu.

Zizare humus lortuko dugu, ongarri naturalarik hoberena gure lorategirako, gure landareentzako, eta abar… 

No hay comentarios:

Publicar un comentario