lunes, 4 de agosto de 2014

Masusta beltza, marugatze beltza

Izena: Masusta beltza, marugatze beltza

Hostoak: hosto erorkorreko zuhaixka.

Helduen tamainua: Zuhaitz sendoa 10 m-tik 15 m-ra altuerarekin.

Deskripzioa: “Moraceas” familiako zuhaitz bat da, hego-mendebaldetik jatorrizkoa, hainbeste denbora luzean landatua izan denez, zaila da bere natural maila ezagutzea.
Haziera azkarreko zuhaitza da.


Adarkatze dentsoa dauka, adar luzeekin, dibergenteak eta zabalduak. Orokorrean, kukula handia eta biribuldua dauka, gehienetan irregularra, geriza zabala eskaintzen duena.

Masusta beltzak fruitu oparotsuak ematen ditu, landatze zabalago baten merezigarria egiten zaiona.

Lurra eta Kokalekua: Edozein lur motan, eguzkitan edo geriza arinarekin. Lur aberatsan eta ondo drenatuta. Oso gogorra da.

18 °C-aren izotzak jasatzen ditu.

Lur fresko eta arinetan hazten da, ez du ondo bizitzen leku oso lehorretan eta berotsuetan


Ureztaketa: Nahiz eta sekain-lurran ondo hazi, jarraikortasunarekin ureztatzen badira hobeto haziko dira eta beren ekoizpena gehituko da.

Inausketa: Hosto erorkorreko espeziea izan denez, neguko amaieratik udaberriko hasierara inausitu, bere begetatibo aldia hasi baino lehen, zuhaitza ez ahultzeko eta zauriagatik sapa asko ez galtzeko.

Inausketa gogorra jasotzen badu fruituen ekoizpen hobea eta hosto handiagoak lortzen dira; ez bada inausten fruituen ekoizpena eta bere tamainua gehituko du gure zuhaitzaren hazkundearekin.

Ugalketa: Normalean, bere ugalketa, azal marroi-grisa duen adar heldu baten kimuen bidez egiten da eta zauri barik. Udaberrian landatutako hazien bidez ere egin ahal da

Neguan sustrai biluziz birlandatzea onartzen du

Ohar interesgarriak: Landatze zuhaitzak erabilpenaz gainera, ornamental bezala lorategietan, ibiltokietan eta kaleetan erabiltzen dira

Bere egurra upelgintzan, zurgindegian eta tresnen kirtenetan erabiltzen da.

Masustak fruita jangarriak dira, naturalean, freskoak edo prozesatuak irentsi ahal dira, elementu apaingarri bezala edo osagarri bezala makina bat produktuetan: pastelgintza, esnekiak, marmeladak, edariak eta abar. 

C bitaminan aberatsak dira.

Masustak oso askar galtzen dira, horregatik, helduak egon bezain laster jan behar dira.
Gure lorategiko txoriek zuhaitzaren fruitu gozoak eskertuko dituzte. Masusta beltzaren hostoak, betidanik, zetarren-jana bezala erabili dira.

Antzinean, azala, hostoak eta masusta beltzaren sustraiak, diuretiko, tonikoa eta bermifugo bezala erabiltzen ziren

No hay comentarios:

Publicar un comentario