martes, 7 de abril de 2015

Lorezaintza Ekologikoa

Lorezaintza ekologikoa naturak eskaintzen dituen medioez baliatzen da, prozesu naturalak auto-erregulatzeko. Modu honekin lorezaintza ingurunea errespetatzea bilatzen da. Kimiko produktuen gehiegizko erabilpenagatik sortzen diren arazoak eta gaur egungo gizartea gai ekologikoekin gero eta kontzentziatuagoa dagoela, lorategi ekologikoen eskaeraren gorakada eragin du

Lorezaintza ekologikoaren parametroak betetzeko, eman behar dugun lehenengo pausua da gu kontzienteak izatea lorezaintza honek guri onurak ekarriko dizkigula, eta, gainera, ingurugiroaren zaintzan laguntzen egongo garela.

Horrela, erreza da ulertzea zer den beharrezkoa lorezain ekologikoa izateko.

- Baliabide naturalak aurreztu: Ura alferrik ez galdu.
- Produktu kimikoen erabilpena baztertu, alternatiba ekologikoak bilatzen.
- Gure inguruko flora eta faunari nola lagundu ahal diegun pentsatu.
- Lorategiko hondakinak berrerabili.


Lorezaintza ekologikoak ura, fitosanitario produktuak eta ongarriak aurrezten saiatzen du; osasuna eta ingurugiroa kontserbatzeko eta babesteko ohiturak eta jokabide onak pizten ditu.

Lorezaintza bat, alderantziz, produktu kimikoen erabileran, gehiegizko ur kontsumoan eta landare hondakinak alferrik galtzean oinarrituta, iraunkor gutxiko lorezaintza da eta, luzarora, soluzio garestiagoak dauzkana.

Lorezaintza ekologikoak gure lorategiaren arazoen kontrako soluzio orijinalak bilatzea uzten digu. Hurrengo kasuan bezala:




Lorazantza Ekologikoaren oinarrizko irizpideak

1. Lorategiko diseinua

-Hobeto bertako landareak erabiltzen badituzu. Zein landare mota hazten diren zure lorategian begiratu, landare mota horiek hobeto moldatuko direlako zure lurran. Bertako landareen erabilpenak daukan abantaila mantentze gutxiago behar dutela da, uraren falta, lur motak, izurriak, gaixotasunak eta abar hobeto jasatzen dituztelako

Exotiko landareen kasuan, aukeratu zure lorategiko baldintzekin hobeto moldatzen direnak (tenperatura, hezetasun, eguzkitan esposizioa, lurraren ezaugarriak…).

-Landare motak uraren beharraren arabera elkartu.
Lorategi bat diseinatzeko momentuan, gure lorategian mikroklimak dauden ala ez ikastea interesgarria da. Adibidez, alde bat itzalpean dagoela, lorategi heze bat diseinatzeko egokia izango da, ordea, lorategi bat egun osoa haize lehorgarriekin eta eguzkipean dagoela, lorategi lehor bat edo xero-lorategia diseinatzeko egokiagoa izango da.

- Zure lorategirako komenigarriak diren espezieak aukeratu, lurraren ezaugarri fisiko-kimikoen arabera (egitura, pH, materia organikoan aberastasuna eta abar.)
Klima lehorreko leku batean, plubiometria baxuarekin bizitzen bazara, uraren beharra handiarekin lorategi bat landatzea ez da arduratsuena, uraren murrizketako aldiak egon daitezkelako. Kaktusak eta beste landare lodiak konponbide on bat dira, gogorrak direlako eta barietate asko daudelako.

- Landareak hurbil duzun haztegietan erosi, landarearen kalitea eta zure lorategiko antzeko baldintzetan garatu direla bermatzen dutenek, horrela, hasieratik ondo moldatuta egongo dira.

- Landare txikiak erabili, zure lorategian hobeto moldatuko dira eta arrakastaren portzentai handiagoa izango duzu.

- Ura aurrezteko gereizpeko aldeak sortu: zuhaitzak, hesiak edo altzariak (hesiak, pergolak,…).

- Haizetik babestu, landareentzako beste lehorgarri delako. Hesiak, zuhaitz mordo, hesiak, kanaberak, etc.

- Landaketa momentuan landarearen neurri helduak kontutan izan, ez landatu oso estu, haien artean lekua utzi, landareak ondo hazteko.

- Taldeak eta mordoak landatu, mikroklimak sortzen dituztelako hezetasuna gordetzeko, lurrran itzala emateko, landare txikiei haizetik babesteko eta belar arrotzak saihesteko.

- Lurra estaltzeko eta mantentzeko landare tapizanteak erabili.

2. Ureztaketa

- Ura gehien aurreztea saiatu

- Bertako landareak euri urarekin bizitzen dira, horregatik, ez dute behar ia ia ureztatzea, hasieran izan ezik, ureztatu behar direla sustraiak ondo hartzeko eta lehenengo udak gainditzeko.

- Ureztatze tantaka sistemarekin ura aurrezten da eta landareak uraz hobeto baliatzen dira, ureztatzea zehaztua delako.

- Ureztatu goizez edo iluntzean, inoiz eguzkitan

3. Ongarritu

- Lorezaintza ekologikoan ongarri kimiko konbentzionalak erabiltzea ez dago gomendatua, nitratoak lurpeko urak kutsatzen dituztelako.

- Ongarri gehiegi erabiltzeak erneketa samurregi bat ekartzen du eta izurri aurrean, zorriak edo akaroak adibidez, landareak isuriagoak izatea eragiten du.

Ongarri organikoa

- Laborantza ekologikoan ongarri organikoekin eta ongarri mineral naturalekin ongarritzen da.

- Bertako landareek ia ez dute behar ongarriak erabili.

- Egin etxeko konpost landare hondarrak birziklatzen, adibidez, inausketaren adarrak, ebakitako soropila, hostoak, janarien hondakinak, eta abar. Beste aukera ekologikoak dira zizarearen humusa edo satsa.

4. “Mulching”

- Landareen oinetako lurra material desberdinekin estaltzea, 5etik 15cm-ra lodierarekin, “mulching”-a da

Lurrunketa gutxitzen duenez, lurraren hezetasuna mantentzen du, horrela uraren kontsumoa aurrezten da eta, gainera, landareen sustraiek sakontasun gutxian hezetasuna aurkitzea errazten du.

Ongarrien garbiketa murrizten da, azaleko hezetasuna dela eta.

Landarearen sustrai sistemaren baldintza termikoak hobetzen ditu, egunez, lurraren tenperatura igotzen eta gauez, lurraren erradiazio infragorriaren irteera eragotzen duenez, beroa mantentzen du. Propietate honek lurra biluzik dagoenean baino tenperatura handiagoa ematen du eta gorabeherak moteltzen ditu, laborantzari goiztartasun ematen.
Nitrifikazio prozesua errazten da, lurraren tenperatura eta hezetasuna handitzeagatik.
“Mulching”ak lurra eta fruituen artean hesi bezala jokatzen du, horregatik, osasun arazoak murrizten dira, ustelkeria bereziki.

Erabilitako estalkia opakua bada, eguzki-erradiazio gabeziak belar arrotzen garapena saihesten du, laborantzarekin baliabide hidriko eta elikagarriengatik lehiatzen dutela.
“Mulching” egiteko materialak. Merkatuan material asko daude:

- Pinu oskolak birrinduta.
- Turba, ongarri, konpost.
- Legarrak eta koloretako harkoskoak


-Landatu edo erein baino lehen, lurra ondo laboratu eta aurkitzen dituzun estoloi, erraboilak eta errizoma guztiak kendu.

- Herbizida kimikoen erabilpena saihestu.

- Behin eta berriro ernetzen duten belar iraunkorrak, ateratzen diren bakoitzean aitzurrarekin jorren bidez ahitu, ahultzen joango dira eta gero eta gutxiago egongo dira.

- Landareen oinarrian “mulching”-a pinu oskolekin, lastoarekin, konpostarekin, simaurrarekin, turbarekin, legarrarekin eta abar, belar arrotzak baztertzeko beste modu bat da.

- Belar kontrako maila bat oso onuragarria izango da zuhaixken macizoetan, harriarteetan, kaktus lorategietan, legar bideetan, eta abar. Bukaera estetikoa lortzeko pinu oskolekin, harri txikiekin, legarrekin….estaltzen da.

- Lurra landare tapizanteekin estali, ernetzea galerazteko.

6. Soropil

Lorategiko uraren kontsumitzaile nagusiena soropila da, lorezaintza ekoligikoan soropil gainazalak murriztea saiatzen da.

Soropilak mantenu eta lan asko behar ditu: ureztaketa, ongarritu, ebakitu, aireztatu, eskarifikatu, berrereintzak, izurri eta onddoen kontrola.

Badaude uraren kontsumo gutxiago behar duten soropilek, lehorteak jasatzen dituztela.
Lurra estaltzeko beste modu batzuk daude:

- Landare tapizanteak
- Zuhaixken mordoak
- Pinu oskolak
- Legarrak eta idor apaingarriak
- Zoladurak.
- Soropil gutxiagoarekin belarra mozteko makina eta esku-motosega gutxiago erabiliko dugu, lanaren denbora aurrezten da, erregai fosilen kontsumoa txikitzen da eta zarata eta gasen  emisioa ere.

BARATZA EKOLOGIKOA

Lorezaintza ekologikoaren barruan badago atal batek egunero garrantzi gehiago hartzen duela, bai zaleentzako bai produktoreentzako: Baratza Ekologikoa da.

Produktu ekologikoen eskaera urtero handitzen doa, produktuak nondik datozen eta beren laborantza forma gero eta gehiago interesatzen zaizkigu. Produktuak, ekologikoak bezala merkaturatzeko, landatu behar dira laborantza sistema normalizatuak jarraitzen. Partikular batek ez du arautegi bat jarraitu behar, baina bai bere oinarriei eta praktikei kasu egin.

Ingurugiroa hobetzea eta mantentzea baratza ekologikoaren helburu nagusia da, bai lur azpian, bai landareen aireko zatian.

Beste kontzeptu esentzial batzuk hauek dira:

- Baratzaren eta ingurugiroaren iraunkortasuna mantentzea.
- Birziklapena.
- Berrerabiltzea.
- Bertako baliabideen erabilpena.
- Animali-bizitzaren kontserbazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario