domingo, 25 de noviembre de 2012

Koniferentzako "L"

Kasu honetan koniferentzako talde bat egin nuen, landaren mota hauek  asko gustatzen zaizkidalako, hainbat aldaki, egitura desberdin  eta koloren motak dituen espezie. Mota hau oso zabala da, diseinuekin eta sormenarekin jolasten uzten duelako.  

Talde honen ertzek trenbideko trabesekin egin nituen,  iraunkortasuna, sendotasuna eta mantenimendu baxua ematen bait dute (noizean behin olio pixka bat ematen diet, eta ia ezer ez).


Trabesekin L bat marraztu nuen lorategian,  lehenengoz barruan zegoen belarra kendu nuen eta zoikatza bota nuen lurra hobetzeko,  gero “malla antihierbas” ipini nuen,  etorkizunean lanak eta mantenimendua gutxitzeko.

Talde politagoa geratzeko eta lurrunketa galera sahiesteko,  harri handi bat eta arido apaingarriak ipini nituen, forma desberdinak marraztuz.

Landareak aukeratzerakoan, landare helduen tamainua, haien kolorea eta forma desberdinak kontuan hartu nituen . Landare zerrenda hauxe izan zen:

- Chamaecyparis pisifera “Boulevard”
- Chamaecyparis pisifera “Sungold”
- Cryptomeria japonica “Elegans”
- Cupresus macrocarpa “Goldcrest”
- Juniperus x media “Mint Julep”
- Juniperis procumbens “Nana”
- Juniperus scopulorum “Skyrocket”
- Picea Glauca “Conica”
- Thuja occidentalis “Danica”
- Thuja orientalis “Aurea Nana”




Azaroa 2012

No hay comentarios:

Publicar un comentario