Izena: Kiwi, Actinidia
Latin izena: Actinidia chinensis, Actinidia deliciosa
Helduen tamainua: 9 metro luzeraino heldu ahal dela
zurezko gorakari sendoa da, kiwi fruta ematen du; fruta-ekoizpenerako zurkaizte
eta zutoin sistemak erabiltzen baditugu, zuhaixka itxura hartzen du.
Deskribapena: Landare gorakari honen jatorria Himalayako
maldak dira, Txinako hegoaldean, 1904-ean Nueva Zelandan sartuta eta, hortik
aurrera, herrialde epel askotan hazita, beren fruitua jangarriagatik.
“Kiwi” izena Nueva Zelandan eman zioten, seguraski,
itxuran antzekotasun bategatik biloxka jositako fruituaren eta kiwi txoriaren artean.
Hostoak, 7,5-tik 12,5-era cm-ko luzeera, alternoak dira,
luzaro peziolatuak, obalatua edo ia ia borobil formarekin.
Hostoak
Loreak, 2,5-tik 5-era cm-ko diametroa, dioikoak edo
bisexualak dira eta bakarrik edo hirunaka sortzen dira, hostoen txortenaren
azpian. Irekitzerakoan, 5 edo 6 petalo zuriak dituzte, geroago, horiak
bihurtzen direnak.
Lore maskulinak Lore femeninoak
Lore maskulinak Lore femeninoak
Landare dioikoak direnez (landare desberdinetan lore
maskulinak eta femeninoak dituzte), sexu biak oso hurbil landatu behar dira
polinizazioa gertatzeko. Polinizazioa, insektu polinizatzaileek egiten dute edo
guk eskuekin, lore maskulina bat hartzen eta estamineak lore femenino batean
igurtziz; landatze komerzialetan, normalean, erlauntzak banatzen dira lanak
errazteko.
Kiwigintzak izurriteei eta gaixotasunei aurre egiten die.
Fruitoak
Lurra eta Kokalekua: Kiwigintzak lur sakonak eta ondo
drenatuak behar ditu, irazkorrak eta materia organikoan aberatsak.
Hazkuntza oso sentikorra da sustraien asfixiaren aurrean,
lurraren istiltzea saihestu behar dugu
Kiwia klima epel guneetan landatu behar da. Udan, klima
beroa eta hezea nahiago du eta neguan leuna.
Baita, zuhaitzaren euskarria eta erleen polinizazioa
murriztu ahal duten haize nagusien babestuta egon behar da.
Bere tenperaturarik hoberena 25-30ºC ingurukoa da eta
hezetasun erlatiboa 60%-ren aldean.
Ureztaketa: Bere hábitat naturalean, plubiometria eta
inguruko hezetasun oso altuak jasotzen ditu.
Hazkuntza honetarako, uraren baliagarritasuna, kantitate
eta kalitatean, faktore garrantzitsua da, ez bazina nahikoa izango, iraunkor
ureztaketa- sistema bat ipintzea beharrezkoa izango litzateke.
Aktinidia hidriko desorekaren aurrean oso sentikorra da,
hostailan uraren galera eragin ahal du, ihartuta amaitzen, loreen erortzea eta
fruituen galera.
Ugalketa: Ugalketa modu desberdinetan egin ahal da:
haziz, estakaz eta txertoz
Inausketa: Aspektu hau geroxeago garatuko da bloggean.
Ohar interesgarriak: Fruituak lortzeko ale maskulinoak
eta femeninoak landatzea beharrezkoa da.
Normalean aholkatzen den proportzioa hau da: ale bat
maskulinoa 6-8 ale femeninoentzat. Guk ,etxeko landatzeetan, 2 ale maskulino
edukitzea gomendatzen dugu, bat hiltzen bada beste ale maskulinoekin kiwigintza
jarraitzeko.
Zuntz asko dauka, laranja bat baino C bitamina gehiago
dauka, luteinan aberatsa da, minbiziaren arriskua, bihotzeko gaixotasunak eta
ganduak murrizten dituen konposatu bat. Platanoa baino potasio gehiago dauka.
Gainera aberatsa da kobrean, azido folikoan, magnesion eta E bitaminan,
hezurraren eraketari laguntzen dio, burmuina eta inmunitate-sistema garatzen, odolaren
presioa kontrolatzen du, bihotzeko jarduerak kontrolatzen ditu eta jariakinen
oreka mantentzen du.
Munduan dauden hainbeste kiwi-ekoizleen aurrean, Nueva
Zelandako ekoizleek kiwi izena aldatzea erabiki zuten eta “Zespri” izena ipini
zioten, besteen artean desberdintzeko.
Kiwia sukaldeko errezeta askotan erabiltzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario